III Congreso de Salud
AURKEZPENA    BATZORDEAK    PROGRAMA    AZALPEN KOMERTZIALA    KOMUNIKAZIOAK & POSTERRAK

 4 eg.    5 eg.    6 eg.  
EUSKERA - ESPAÑOL - ENGLISH
IZEN-EMATEA
OSTATUA
KONGRESUA BIDEOAN
 

Adiskide agurgarria:

Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailburu izendatu nindutenean eta laneko segurtasun eta osasun alorreko eskumenak nire gain hartu nituenean, lanean gertatzen diren istripuen arazo larriari aurre egiteko, esfortzu guztiak erabiltzeko konpromisoa hartu nuen.

Azken urteetan, Laneko Segurtasun eta Osasun Euskal Institutuarekin -Osalan- elkarlanean, istripu maila jaisteko eraginkortasuna erakutsi duten zenbait ekimen jarri ditugu martxan. Hala ere, argi eta garbi daukat gure gizartean behin betiko prebentzioaren kultura ezartzea izango dela istripuak murrizteko helburu hori beste ezerk baino gehiago bultzatuko duen neurria.

Hori dela eta, Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko III. Kongresua antolatu da; deialdia Bilbon izango da, ekainaren 4, 5 eta 6an. Gure asmoa, aipaturiko kongresua lehen mailako erreferente bilakatzea da, bertan, laneko segurtasun eta osasun baldintzak hobetzeko dugun asmoan aurrera egiten lagunduko duten ezagutzak konpartitzeko eta esperientziak alderatzeko.

Horrela, aurreikuspenen arabera, egitarauan, erabateko interesa eta gaurkotasuna duten gaiak landuko dira, teknologia berriek prebentzioaren alorrean aplikaturik egin dezaketen ekarpena, langileen osasunaren zainketaren panorama, Europar Batasunean laneko segurtasun eta osasun alorrean indarrean dauden eredu estrategikoak edo komunikabideek gizartea kontzientziatzeko orduan egin dezaketen lana.

Istripuen aurkako borrokak, alor honekin erlazionaturiko agente guztien eta bakoitzaren parte hartzea eskatzen du. Hori dela eta, niretzat zein Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko III. Kongresua antolatzen duen batzordearentzat, oso atsegina izango litzateke zu gurekin egotea gertakari garrantzitsu honetan.

Bertan izango zaitugun itxaropenez, jaso ezazu agur bero bat,

JOSEBA AZKARRAGA

   
 


Idazkaritza Teknikoa: POOL BUREAU
Alda. Mazarredo, 39 2ºC 48009 BILBO Tel.: 94 423 52 11 Fax: 94 423 04 87
E-mail: info@congresswork.org

lege oharra | pribatutasun politika

© 2008 Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko III. Kongresua